Sunset Park
Book info: Sunset Park (Hardcover, 272 pages - Alberdania, 2010). Language: Bas.
★★★★☆ 4.0/5 on Amazon | #79,921 in Books
Sunset Park, New Yorkeko auzo pobre baten izena da. Badago han, Green-Woods hilerriaren ondoan, etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txertatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte bizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea ireki nahian ari dira gazteak. Azken depresio ekonomiko honen pean New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko egiten duten ahalegina kontatzen du eleberriak. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New York… eta Austerren eleberrietan ohikoak izaten diren hainbat osagai ditu kontakizunak. Kontakizunaren egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Itzal-argiak ditu kontakizunak, ez da dena iluntasuna, ez da dena argitasuna. Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.
About the Author
About the Author1947an jaio zen New Jersey-n (AEB). Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaztetan marinel ibili zen petroliontzi batean, Frantzian itzultzaile eta beste hainbat lan egin zituen. 1974. urteaz gero, New Yorken bizi da. New Yorkeko Hirukoari esker egin zen ezaguna. Hiru eleberri labur biltzen ditu hiruko horrek: Kristalezko hiria, Mamuak eta Gela itxia. Sona handiko filmetarako gidoiak egin ditu gainera: Smoke & Blue in the face eta Lulu on the Bridge. Paul Auster-enak dira, halaber, honako eleberri hauek: Ilargiaren jauregia, Leviathan, Koaderno gorria, Ilusioen liburua, Orakuluaren gaua, Brooklyngo erokeriak eta Bidaiak scriptoriumean zehar.